Ethazi HASTAPENA

DESKRIBAPENA

ETHAZI Hastapena ONLINE eta AUTONOMO prestakuntza-programa bat da, FP Euskadiko erreferentziazko Ikaskuntza-Eredua (ETHAZI) ezagutu nahi duen edozein irakasleri zuzendua.

HELBURUA

Ikastaroaren helburua da FP Euskadiko ikaskuntza-eredua eta haren ezaugarriak ulertzea.

Gainera, zure interesa piztu nahi dugu zure burua prestatzen jarrai dezazun, eta etorkizunean Irakaskuntza-jarduera, konpetentzia tekniko zein zeharkakoen garapenean oinarritutako ikaskuntza ikuspegitik ulertzea.

GAITASUNA

FP Euskadi ikaskuntza eredua ulertzea.

EZAUGARRIAK

10 ordu.
%100 online.
Ikastaro irekia, eta guztiz autonomoa.

EDUKIAK

Ikastaroan landuko diren eduki nagusiak honako hauek dira:
– ETHAZI eredua zer da eta ze helburu dauka.
– Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren oinarriak.
– Erronka ikaskuntzarako tresna gisa.
– Erronkak dinamizatzea (11 pausuak).
– Gaitasunak ebaluatzeko ebaluazio-ikuspegia.

Ikastaroan sartzeko datuak posta elektronikora bidaliko dira hilean bitan: hileko lehen astelehenean edo hirugarrenean izen-ematearen dataren arabera (adibidez, izena ematen bada hilaren 22an, posta jasoko da hurrengo hileko lehen astelehenean; era berean, izena ematen bada hilaren 8an posta jasoko da hilaren hirugarren astelehenean).