Lanbide-orientazioa
Lan-lerro honek lanbide-orientazioari buruzko ikerketa aplikatua garatzen du, talentuaren garapena gidatzen duen eta zentzua ematen dion konpetentzia pertsonal gisa ikusita.
Helburu nagusia da ikasleek talentuaren garapenean duten zeregin aktiboa bultzatzeko estrategiak eta baliabideak sortzea eta hedatzea, beren lanbide-karrera kudeatzeko trebetasunak eskura ditzaten.
Lerro hau hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:
Pertsonei beren bizi-proiektua gidatzen jakiteko eta, horrela, gizartean integratzeko tresnak emateak balioa ematen die pertsona gisa, profesional gisa eta herritar gisa.
Norberaren orientazio-prozesuak, hala nola autoezagutza, ekimena, erabakiak hartzea eta bizialdi osoko ikaskuntza, talentua garatzeko funtsezko elementuak dira.
Lehenik, lanbide-orientazio eta -laguntzako zerbitzuen hainbat eredu analizatzen ditugu, diziplina anitzeko taldeetatik ikusita.
Gero, ikasleei zuzendutako ikaskuntza-ibilbideak sortzen ditugu, beren orientazioa konpetentzia bidez garatzeko; ibilbide horiek bat datoz gure elkarlaneko ikaskuntza-prozesu aktiboekin, ikasleen protagonismoa eta ikaskuntza esanguratsua hartzen baitituzte bizkarrezurtzat.
Halaber, irakasle taldeei proposatzen diegu ibilbideak ezartzeko prozesuetan laguntzea, bilakaerara bideratutako ebaluazio-estrategiak aplikatuz.
Ekimen hori aurrera eramateko, Euskadiko Lanbide Heziketaren ikasteko prozesuetan eta lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuetan esku hartzen duten interes-talde guztien parte-hartze ordenatua koordinatzen dugu, elkarlaneko kulturaren garapenaren bidez. Horregatik, hedapen- edo ezarpen-ekintzak ikasleengandik hurbilen dauden eragileak entrenatzeko prozesuen bidez gidatzen ditugu.
Lan-lerro berri honen ebaluazioa alderdi kualitatiboetan oinarrituko dugu nagusiki, eta, horregatik, ekintzak mantentzearekin edo hobetzearekin lotutako lorpen-adierazleak objektibatu egingo ditugu, autoorientaziorako konpetentziaren garapenarekin erlazionatutako ebidentziak erabiliz.