Ikasteko tresna aurreratuak

Zer da "Ikasteko tresna aurreratuak" lan-lerroa?

FP Euskadiko ikaskuntza-ereduan tresna teknologiko-digital aurreratuak txertatzeko modua ikertu, zaindu eta lantzen da lerro honetatik.

Zein da helburua?

Helburu nagusia da ikaskuntzan berrikuntza sartzen lagunduko duten 5.0 testuinguruetako tresna teknologiko-digitalen integrazioa gidatzea, Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua osatzen duten pertsonen talentuaren garapena indartzeko.

Zergatik da garrantzitsua Lanbide Heziketarako?

Lerro hau hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:

  • Teknologiaren eta humanitatearen arteko interkonexioa hurbiltzen duen ikuspegia aberasten du.

  • Eraldaketa digitalaren kultura bultzatzen du.

  • Baliabide digitalak 5.0 testuinguruan aprobetxatzen ditu ikasteko esperientzia pertsonalak aberasteko, eta, hartara, ezagutzaren eraldaketa ahalbidetzeko.

  • Balioa gehitzen du elkarlaneko sareetan ezagutza sortzeko eta transferitzeko prozesuetan.

  • Ekintzara bideratutako adimen- eta pentsamendu-ereduak sustatzen laguntzen du: pentsamendu kritikoa, pentsamendu konstruktiboa, sormenezko pentsamendua, adimen emozionala, adimen sortzailea, adimen exekutiboa, besteak beste.

Prozesua

Lana zenbait jarduketa-esparrutara bideratzen dugu:

Alde batetik, ikaskuntza-ingurune fisikoak eta birtualak zaindu, aztertu eta aberastea proposatzen dugu, ikaskuntza-espazioen egokitzapenean aurrera eginez.

Bestalde, adimen artifizial sortzailearen (AA sortzailea) erabilera-kasuak baterako kosortze prozesuen bidez gidatzen ditugu, pertsonen gaitasunak areagotzea eta ikaskuntza-ibilbideak eta -prozesuak pertsonalizatzea bilatuz, gure balioetan (Balioak 4.0) oinarritutako erabileraren bidez.

Halaber, tresna aurreratuak ikertu eta proposatzen ditugu FP Euskadiko elkarlaneko sareetan eraldaketa eta ezagutzaren transferentzia bultzatzeko.

Azkenik, lortutako ezagutza transferitu egiten dugu, bai ETHAZI ereduko erronken dinamizazioan tresna teknologiko-digital aurreratuak erabiltzeko, bai FP Euskadiko ikaskuntza-eredua aberasteko.