Zeharkako konpetentziak
Euskadiko Lanbide Heziketaren ikaskuntza-ereduan tresna teknologiko-digital aurreratuak txertatzeko modua ikertu, zaindu eta lantzen da lerro honetatik.
Helburu nagusia daikaskuntzan berrikuntzasartzen lagunduko duten 5.0 testuinguruetako tresna teknologiko-digitalen integrazioa gidatzea, Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua osatzen duten pertsonen talentuaren garapena indartzeko.
Lerro hau hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:
- Bizi dugun lan- eta gizarte-testuinguruak talentua duten profesionalak behar ditu, eta lerro honek ikasteko testuinguruak eraldatzen laguntzen du, konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzetatik talentuan oinarritutako ikaskuntzetara pasatzeko.
- Gure gizartean biziraupenean eta ongizatean oinarritutako lider humanisten garapen pertsonala sustatzen du.
- Ikasleengan konpetentzia tekniko espezifikoez gain, talentuarekin jardutea ahalbidetzen duten zeharkako konpetentziak garatuz, produkzio-sektoreak erantzun eraginkorrak eman ahal izango dizkie aurrean dituen erronkei, eta lan-kultura berri bat sustatu.
iTlenten bereizten gaituen ezaugarrietako bat da gure lan-lerroen lidergoa elkarlanean garatzen dela, Euskadiko Lanbide Heziketaren sistemako irakasleek osatutako taldeen bidez. Beste ezaugarri bat ikuspegi praktikoa da, eta ezagutza Euskadiko Lanbide Heziketaren sistemara transferitzea ezinbestekoa delako premisa.
Hori gogoan izanik, zeharkako konpetentzien proiektuan lan egiteko prozesuari heltzen diogu, honako urrats hauen bidez:
Diziplina anitzeko lantaldea osatzen dugu.
Modu paraleloan analizatzen ditugu zeharkako konpetentziaren kontzeptuaren ikuspegi-ereduak edo interpretazioak, ingurune produktibo, sozial eta pertsonalaren beharrak, eta, orobat, ikaskuntza-inguruneetako garapen-ereduak. Horrek funtsezko zeharkako konpetentziak hautatzera eramaten gaitu.
Ikastuna protagonista duten elkarlaneko ikaskuntza-ingurune aktiboetan, ikaskuntza esanguratsua denean, zeharkako konpetentzien garapena ezartzeko proposamenak asmatzen ditugu; sortzen diren tresnek horretan laguntzen dute, eta horien artean nabarmendu daitezke zeharkako konpetentziak garatzeko ibilbide espezifikoak.
Proposamenak esperimentatu eta baliozkotu egiten ditugu.
Sortutako ezagutza transferitzen dugu, irakasle taldeei hedatzeko estrategiak asmatuz eta abian jarriz, Euskadiko Lanbide Heziketaren sistema osoari zuzendutako prestakuntza-ekintzen bidez.
Entrenamenduak ezartzen laguntzen dugu, hau da, ikasleengan zeharkako konpetentziak garatzera bideratutako ikaskuntza-agertoki praktikoak ikasgelan ezartzen.
Proposatutako agertokien eta erabilitako baliabideen inpaktua ebaluatzen dugu, emaitzak ezagutzera eman, eta egin litezkeen hobekuntzak proposatzen ditugu.