STEAM
Lan-lerro honek STEAM begirada ETHAZI ereduan (Euskadiko Lanbide Heziketaren ikaskuntza-eredua) txertatzea ikertu, zaindu eta lantzen du, ulerturik STEAM hezkuntza-ikuspegia, Europan, ikasleak ardatz dituen eredua dela, elkarlaneko metodologia aktiboak erabiltzen dituena eta diziplina zientifikoak eta teknologikoak integratzera bideratzen dena, diziplinarteko hezkuntza-ikuspegi sortzailea sustatzeko.
Helburu nagusia da gure ikasleen talentua 4.0 eta 5.0 testuinguru teknologikoetan garatzen laguntzea, eta, horretarako, STEAM filosofia eta kultura Euskadiko Lanbide Heziketaren ikaskuntza-ereduan txertatzea.
STEAM begirada hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:
Eredu industrial batetik neurri handi batean teknologian, konektibitatean eta digitalizazioan oinarritutako eredu berri batera igarotzeak ezagutzaren eraldaketa eskatzen duen gizarte baterantz eboluzionatzen laguntzen du.
STEAM hezkuntza sustatzeak STEM lanbideekiko interesa bultzatzen du.
Diziplinarteko ikaskuntza-agertokiak aberasten ditu zientziak gehituta.
Ekintzara bideratutako adimen- eta pentsamendu-ereduak sustatzen ditu.
Besteak beste, pentsamendu kritikoa, ingeniaritzakoa, zientifikoa eta sormenezkoa lantzen laguntzen du.
Pentsamendu konstruktiboa eta sormenezkoa eta adimen sortzaileak eta exekutiboak sustatzen ditu, eta, hartara, ikasteko esperientziak aberasten ditu.
Pertsonak prestatzen laguntzen du, gaur egun erantzunik ez duten arazoei konponbide berriak emateko gai izan daitezen, eta XXI. menderako behar diren trebetasunak eskuratzea ahalbidetzen du.
Gure ikasleen prestakuntza eraldatzen laguntzen du, konpetentzietan oinarritutako prestakuntzatik talentuan oinarritutako beste batera pasatzeko.
STEAM trebetasunak dituzten pertsonak nola prestatu zaindu eta aztertzen dugu, arazo konplexuak analizatzeko eta horiei aurre egiteko gaitasuna eskura dezaten, baita ingurune interaktiboetan eta murgiltze-inguruneetan elkarlanean lan egitekoa ere.
Irakasle taldeei laguntzen diegu ikasleak etorkizuneko lanetarako prestatzen, eta, eginkizun horretan, berrikuntza eta sormena sustatzen ditugu eta azkar hazten diren alorrak barne hartzen ditugu, hala nola adimen artifiziala (AA) eta robotika.
Bestalde, ekintzara bideratutako adimen- eta pentsamendu-ereduak sustatzen ditugu, baliabide teknologiko-digital aurreratuekin egindako elkarlana bultzatuz; horrek areagotu egiten ditu pertsonen gaitasunak Euskadiko Lanbide Heziketaren balioetan oinarritutako ikaskuntza-testuinguruetan.
Azkenik, lortutako ezagutza transferitu egiten dugu, eta STEAM osagaiak dituzten erronkak sortzea sustatzen dugu, bai STEAM filosofia indartzeko, bai ETHAZI zikloetan teknologia aurreratuen erabilera integratzeko.