Kanpoko zerbitzuak
Euskadiko Lanbide Heziketaz kanpoko erakundeei, estatukoei zein beste herrialde batzuetakoei, ikaskuntza-eredu aurreratuen diagnostiko, diseinu, garapen eta hedapenean laguntzeaz arduratzen den lerroa da.
Helburu nagusia da zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea hainbat erakunderi goi-errendimenduko ikaskuntzen esparruan, Lanbide Heziketan talentua garatzeko.
Lerro hau hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:
Garrantzitsua iruditzen zaigu herrialde eta estatuko erakunde askok gu erreferentetzat hartzea eta gure ereduarekiko eta lan egiteko moduarekiko interesa erakustea.
Gure ustez, Lanbide Heziketak eta hezkuntzak oro har ikaskuntza-eredu partekatuak eta irisgarriak izan behar dituzte beren sistemak eraldatu nahi dituztenentzat.
Bikaintasunaren bidean, iTlententzat aukera aparta da beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, ikasten jarraitu ahal izateko eta Euskadiko Lanbide Heziketaren sistema hobetzeko.
Praktikan erakusten dugu elkarlaneko sareak lagungarriak direla beste sistema batzuek beren ikaskuntza-ereduak eraldatzeko.
Esperientziak erakutsi digu ikaskuntza-ereduak eraldatzeko estrategiek ez dutela emaitza onik ematen, dagokien testuingurura egokitu ez badira. Gure ETHAZI ereduak ongi funtzionatzen du, eta erakunde bakoitzerako behar den egokitzeko gaitasuna eskaintzen du.
Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu gure lankidetza eskatzen duen erakundearen testuinguruaren diagnostiko sakon batekin hastea: kultura, harreman-estiloa, banaketa geografikoa eta abar. Garrantzitsua da erakunde horren xehetasun guztiak eta erakundean aldatu nahi duten guztia bertatik bertara ezagutzea.
Diagnostikotik abiatuta, gure proposamen metodologikoak diseinatzeko eta eskatutako testuingurura egokitzeko elkarlaneko prozesu bati aurre egiten diogu. Baterako diseinu-prozesu horrek ahalbidetzen du erakundeko pertsonek estrategiei eta inplementazio-prozesuei buruz ikastea.
Hirugarren urrats batean, diseinuaren egokitasuna probatu eta ebaluatzen da, erakundearen estrategiarekin bat datorren agertoki praktiko batean. Prozesu horretan guztian zehar, iTlentek erakunde edo entitateari laguntzen dio, esperientzia gogobetegarria izan dadin, eta bere autonomia sendotzen du ereduaren aktibazioan eta hedapenean. Azkenik, eta egoki iritziz gero, erakundean ezarritako metodologia eraldatzeko prozesuetan izandako aurrerapenak eta arrakasta-esperientziak ezagutarazteko mekanismoei buruzko aholkuak ere eman ditzakegu.