Aurkezpena

Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutua, iTlent, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako zentroa da.

Haren helburu nagusia ikerketa aplikatua da, baita lankidetza-sareen bidez ikaskuntza-eredu aurreratuak ezartzea eta transferitzea ere. Ikaskuntza-eredu aurreratu horiek STEAM kultura ikaskuntzan integratzen dute eta kultura ekintzailea eta Balioak 4.0 sustatzen dituzte, Lanbide Heziketako ikasleei beren talentua garatzeko aukera emateko.

Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutua, iTlent, 2023ko otsailean sortu zen ikaskuntzaren kontzeptuan eboluzionatzeko asmoz, eta Tknikako Ikaskuntza eta Errendimendu Handiko Arloaren lekukoa hartu zuen.

Bere lorpen nagusietako bat ETHAZI elkarlaneko ikaskuntza-eredua sortzea izan da. Eredu hori erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-eredua da, nazioartean erreferentziazko eredutzat onartua, eta ardatz nagusia da gaitasunean oinarritutako prestakuntzatik talentuan oinarritutako prestakuntzara bilakaera sustatzeko.