Ikaskuntza estrategiak

Zer da "Ikaskuntza estrategiak" lan-lerroa? 

Lan-lerro honek ikaskuntza prozesuan eragiten duten elementu eta metodologia aurreratuen analisia, ezarpena eta transferentzia ditu ardatz, eta arreta berezia eskaintzen die ikaskuntza malgua eta pertsonalizatua ahalbidetzen dutenei.

Zein da helburua?

Lan-lerro honen helburunagusia da talentuaren garapena sustatzeko eta pertsonen behar emergenteei aurrea hartzeko ikaskuntza prozesuan eragiten duten  estrategia berritzaileak ikertzea, eta gure ETHAZI eredua eraldatzea, hau balioz hornitzen dutenean.

Zergatik da garrantzitsua Euskadiko Lanbide Heziketarako?

Lerro hau hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:

  • Egungo ikaskuntza diseinu pertsonalizatuen beharra oinarri hartzen du. 

  • Teknologiaren eta humanitatearen arteko interkonexioa hurbiltzen duen ikuspegia aberasten du.

  • Eraldaketa digitalaren kultura bultzatzen du.

  • Baliabide digitalak 5.0 testuinguruan aprobetxatzen ditu ikasteko esperientzia pertsonalak aberasteko, eta, hartara, ezagutzaren eraldaketa ahalbidetzeko.

  • Balioa gehitzen du elkarlaneko sareetan ezagutza sortzeko eta transferitzeko prozesuetan.

  • Ekintzara bideratutako adimen- eta pentsamendu-ereduak sustatzen laguntzen du: pentsamendu kritikoa, pentsamendu konstruktiboa, sormenezko pentsamendua, adimen emozionala, adimen sortzailea, adimen exekutiboa, besteak beste.

Prozesua

Lan-lerro honen prozesuak ikaskuntza prozesuan eragiten duten elementu eta metodologien analisia, ezarpena eta zabalkundea ditu ardatz, nagusiki ikaskuntza malgutzea eta pertsonalizatzea ahalbidetzen dutenena.

1. Analisia

  • Ikaskuntza malgutzea eta pertsonalizatzea ahalbidetzen duten ikasteko joera eta metodologia berriak ikertu eta identifikatzen ditugu, estatu mailan zein nazioartean.

  • Joera eta metodologia horien balio erantsiaren proposamena analizatzen dugu elkarlanean ikasteko ETHAZI ereduan.

  • ETHAZI ereduan integratzen dugu bai ikaskuntzaren malgutasuna bai pertsonalizazioa, betiere ereduaren zerizanari eutsiz.

2. Garapena eta ezarpena

  • Ikaskuntza malgutzea eta pertsonalizatzea ahalbidetzeko estrategiak eta tresnak ikastetxeei eta irakasle taldeei proposatzen dizkiegu.

  • Irakasleei prestakuntza eta laguntza ematen diegu lan-lerro honetan aurrera egiteko.

  • Sartutako aldaketen inpaktuaren jarraipena egiten dugu, behar denean egokitzeko.

3. Ezagutza transferitzea

  • Esperientziak eta jardunbide egokiak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeekin partekatzen ditugu.
  • Ekitaldiak eta lantegiak antolatzen ditugu arrakastaz ezarritako ikaskuntza estrategiak ezagutzera emateko.
  • Ikaskuntza prozesu eta metodologiekin zerikusia duten artikuluak eta materialak argitaratzen ditugu.
  • Hezkuntza ikertzeko eta berritzeko sareekin lankidetzan jarduten dugu.