BALIOAK 4.0 HITZALDIA. TEKNOLOGIA ETA GIZA ESKUBIDEAK: Nola eragiten die garapen teknologikoak giza eskubideei?

1948ko abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen, gizaki guztiontzako oinarrizko eskubideak aldarrikatzen dituen dokumentu enblematikoa. Harrezkero, urtero, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Eguna ospatzen da mundu osoan, eta data horrek eskubide horien garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu. 

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe askok bat egiten dute egun horrekin, balioak dituzten pertsonen eta profesionalen prestakuntza aberasten duten jarduerak sustatuz. Ekimen horiek guztiak bat datoz Lanbide Heziketako VI. Euskal Planarekin. Plan horren bidez, printzipio etikoak ere landuko dituen lanbide-heziketa sustatzen da. 

Balioak 4.0 lan-ildotik, teknologiari eta giza eskubideei buruzko hitzaldi hau eskainiko diegu FP Euskadiko irakasleei eta ikasleei: 

Nola eragiten die garapen teknologikoak giza eskubideei? 

Aurrerapen teknologikoak gure bizitzak eraldatu ditu: informaziorako sarbidea demokratizatuz, medikuntza irauliz, mundua inoiz ez bezala lotuz eta herritarren partaidetzarako bide berriak irekiz. Hala ere, erronka handiak planteatzen ditu gure eskubideentzat. 
Imajinatu hau: gezur-detektagailuak mugetan, manifestariak identifikatzen dituzten aurpegiak ezagutzeko kamerak, edo eduki adiktiboa eta informazio partzeala daukaten baina harrapatzen zaituzten sare sozialetako algoritmoak.  

Agertoki horiek ez dira zientzia fikzioa, baizik eta gure oinarrizko eskubideetan zuzenean eragiten duten errealitateak. 

Parte-hartzera animatzen zaituztegu. 

Hitzaldiaren datuak: 
Data: asteartea, abenduak 10 
Ordua: 10:00-11: 00 
Nola: Online hitzaldia baino egun batzuk lehenago partekatuko dugun estekaren bidez. 
Izena emateko azken eguna: abenduak 8