ETHAZI 10 urte

Jokin Bildarratz Sorron

Joan den asteazkenean, urtarrilak 24, ETHAZIren 10. urteurrena ospatu genuen BECen. Pozgarria izan zen 10 urte hauetan gurekin lan egin duten eta lagundu diguten pertsona eta erakunde guztiak egun berezi honetan biltzea

Bertan izan diraJOKIN BILDARRATZ SORRON, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, etaJorge Arévalo Turrillas, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea, gure sareko ikastetxe guztietako zuzendariak eta irakasleak, Lanbide Heziketako gure ikasleen ordezkariak eta ikaskuntza-ereduaren aldaketa horretan parte hartu eta bultzatu duten pertsona guztietaz gain.

350 pertsona baino gehiagok izan genuen aukeraJavier Martínez Aldanondoren “Hacia un mundo de personas en organizaciones más inteligentes” hitzaldi bikainarekin gozatzeko.

Horrez gain,mahai-ingurubat egin genuen Ethazi eredua ezagutzen duten eta garatzen giltzarri izan diren pertsonekin, gure irakasleen ordezkariekin, ikasleekin, inguruko erakundeekin eta enpresa-mundukoekin, bide horretan lagundu digutenak eta 10 urte hauetako lan guztiaren emaitz onak justifikatzen eta berresten dituzten datuak eta ebidentziak eman dizkigutenak.

Olatz Landa, Mikel Sarriegi, Uxue Morales, Agustin Agirre, Nabil El Hadri, Nora Amorena, Daniel Irazola

Baina ekitaldi hori ez zen ospakizuna bakarrik; proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak emateko ekitaldia zen, eta, batez ere, bide horretan aurrera jarraitzeko bultzada gisa balio izan du, datozen urteetan sortuko zaizkigun egoera eta erronka berrietara egokituz eta FP Euskadiren alde konfiantzaz eta ilusioz lan eginez.

1.- CPIFP CEINPRO LHIPI, 2.- CPIFP CEINPRO LHIPI, 3.- CIFP ESCUELA DE HOSTELERIA LHII (LEIOA)

iTlent Talentuaren Euskal Institutua-tik jarraitzen dugu orain, baina Lanbide Heziketan talentua suspertzeko, sustatzeko eta lantzeko helburu berarekin.

Ekitaldi osoa Youtube:
- Jokin Bildarratz Sorron - Hezkuntza sailburua | Consejero de Educación (youtube.com)
- Jorge Arévalo Turrillas (youtube.com)
- Javier Martínez Aldanondo - Hacia un mundo de personas en organizaciones más inteligentes - YouTube
- Mahai ingurua | Mesa redonda (youtube.com)
- Etorkizuna konkistatzen - Sari banaketa | Entrega de premios (youtube.com)
- Virginia Imaz - Clownclusiones - YouTube