Ikasenpresa azoka: 55 ikastetxe, 2000 ikasle eta 420 ikasenpresa

Ikasenpresa azoka martxan da Eibarren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide heziketako 2000 ikasle baino gehiagorekin.

Guztira 55 ikastetxe egongo dira, 420 ikasenpresarekin goiz osoan zehar (10:00etatik 13:00etara) Txaltxa-Zelain eta Untzaga plazan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Tknika (Euskadiko LHko Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa), iTlent (Euskadiko Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutua) eta Eibarko Udalaren eta Eibarko Oinarrizko LHko "ikasenpresen" lankidetzari esker. Azpimarratzekoa da azokara hurbilduko diren  106 irakaslek  egindako lana.

Jardunaldiari 10:00etan emango zaio hasiera inaugurazioarekin eta, ondoren, standeak bisitatuko dituzteLamadrid Intxaurraga RikardoEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, Jon IraolaEibarko alkateak etaJon Labaka IntxauspeetaAgustín AgirreTKNIKA” eta “iTlent Talentuaren Euskal Institutua” saioetako zuzendariek, hurrenez hurren, etaErgiña UrzelaiTKNIKA” ko Kultura Ekintzailearen arduradunak.

Gaur Eibarren ikusi ahal izango duguna Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleek enpresa txiki bat sortzeko eta abian jartzeko erronka da. Euskadiko LHko eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza-lana.

Izan ere, parte hartzen duten "ikasenpresa" en % 100ek gizarte-erantzukizuneko balio horiek aplikatuko dituzte, kooperatibaren ikuspegitik.

Negozio-ideiak aztertzen ari diren lanbide-arloekin lotuta daude, eta pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasuna kontuan hartzera bideratuta daude.

Adibide batzuk:

  • Herri (K)rossfit: herri-kirolen zaleei zuzenduta dagoen gimnasioa da, bi diziplinak uztartzen ditu ikuspegi moderno batetik.
  • Teilatuetatikelurra botatzeko sistema mekanikoa.
  • Buru garbigailu lasaigarria.
  • Jatetxe tematikoa. Bertan, artista ezagunen eta novel saridunen  artearen bitartez burutuko da dekorazioa baita  kartak eta menuak ere.
  • 3Dkokomiki eta irudi interaktiboen diseinua eta inprimaketa.
  • Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu:aholkularitza,osasun mentaleko hainbat arlotakoprofesionalekiko kontaktua, jarraipena eta 24 orduko laguntza. Topagune gisa balio du, identifikatuta sentitzen diren beste pertsona batzuekin beraien egoerak partekatuz.
  • Eskuz egindako libretak,diseinu pertsonalizatuekin eta etxeko paperarekin.
  • Hustubidebaten erainkuntza.
  • Bigarren eskuko arropakustomizatuaren salmenta.
  • "Jardin hidroponikoa". Merkatu hori oraindik ez dago gaituta gure inguruan. Proiektu hau hirietara barazki eta fruta freskoak helaraztean datza, batez ere gazteentzat eta osasunaz eta ekologismoaz jabetzen diren pertsonentzat.
  • Autobus egokitua. Ziklo ezberdinen arteko proiektua. (Untzagako plazaren goiko aldean kokatuta dago).