IKASTRAINING I ikastaroa: Matrikula Irekia
Ikasenpresa programan hasi berriak diren Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ikasenpresa , heziketa proiektu berritzailea da eta ekintzaileen gaitasunak eskuratzeko sortua dago . Horretarako erabiltzen den metodologia aktiboa , berritzailea eta bereziki praktikoa da.
Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da: aldaketaren bultzatzailea, berrikuntzaren bultzatzailea, helburuak argi dituena eta arrakasta lortzeko behar duen motibazioa duena. Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak azpiko bilbidea ekin beharko du. Enpresa bat sortzearen bizipenean bidelaguna izateko formatu beharko da, batez ere, eta etorkizunean enpresa bat sortzea eta lan munduratzearen beste aukera bat bezala onartzearen pentsamenduan.
TALDEA | TOKIA | DATAK | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|---|
Ekintzailetza Dinamizatzailea | IURRETA (Bizkaia) | Irailak 19, 26 Urriak 10, 17 eta 24 | 15:00 - 18:00 | Euskara | |
Facilitador Emprendimiento | IURRETA (Bizkaia) | Irailak 17, 24 Urriak 8, 15 eta 22 | 15:00 - 18:00 | Gaztelania |
Iraupena: 30 ordu
- 5 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 15 ordu
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 5 ordu
Izen-emate epea: 2024ko irailaren 9tik - irailaren 12rarte.
Ebazpena: 2024ko irailaren 13an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.
Informazio gehiago esteka honetan: IKASTRAINING I 2024-2025 deialdia.pdf