iTlent Australiara joan da FP Euskadiko eredua partekatzeko

iTlent taldeko bi kide Melbournen izan dira 10 egunez, eta bertan, Victoria estatuko Lanbide Heziketako erakunde garrantzitsuenekin egindako bileren bidez, gure FP Euskadi sistemaren ezaugarri garrantzitsuenak partekatu dituzte.

VSA (Victorian Skills Authority), VDC (VET Development Centre), AVETRA (Australian Vocational Education and Training Research Association), ISSI (International Specialised Skills Institute) edo IAG (Industry Advisory Group) erakundeekin bildu dira, besteak beste.

Topaketa horietan, mintegien, prestakuntza txikien eta beste formatu batzuen bidez, hainbat gai aurkeztu dituzte, besteak beste, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzako ETHAZI eredua, Sailburuordetzaren estrategia berrikuntza lantzeko Tknika/iTlent eta Lanbide Heziketako zentroetako proiektuen bidez, Lanbide Heziketako bikaintasun-zentroak (CoVES), etab.

Horretaz gain, Lanbide Heziketako 5 zentro bisitatu dituzte Melbournen, eta bertako baliabide teknikoak eta aplikatzen dituzten metodologiak ezagutzeko aukera izan dute.