IKASTRAINING I

Ikasenpresa programan hasi berriak diren Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ikasenpresa , heziketa proiektu berritzailea da eta ekintzaileen gaitasunak eskuratzeko sortua dago . Horretarako erabiltzen den metodologia aktiboa , berritzailea eta bereziki praktikoa da.

Ekintzailetza  Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan bai eta bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da:  aldaketaren bultzatzailea, berrikuntzaren bultzatzailea,  helburuak argi dituena eta arrakasta lortzeko behar duen motibazioa duena. Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak azpiko bilbidea ekin beharko  du. Enpresa bat sortzearen bizipenean bidelaguna izateko formatu beharko da, batez ere,  eta etorkizunean enpresa bat sortzea eta lan munduratzearen beste aukera bat bezala onartzearen pentsamenduan​.

TALDEA

TOKIA

DATAK

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

IZENA EMATEKO ESTEKA 

Ekintzailetza Dinamizatzailea

IURRETA (Bizkaia)

Irailak 19, 26

Urriak 10, 17 eta 24

15:00 - 18:00 

Euskara

Izena eman

Facilitador Emprendimiento

IURRETA (Bizkaia)

Irailak 17, 24

Urriak 8, 15 eta 22

15:00 - 18:00 

Gaztelania

Izena eman

Iraupena: 30 ordu​

  • 5 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 15 ordu​
  • Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 5 ordu

Izen-emate epea: 2024ko irailaren 9tik - irailaren 12rarte.

Ebazpena: 2024ko irailaren 13an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.

Informazio gehiago esteka honetan: IKASTRAINING I 2024-2025 deialdia.pdf