Ikasteko estrategiak

Zer da "Ikasteko estrategiak" lan-lerroa?

Lan-lerro honek ikasteko estrategia eta metodologia aurreratuen analisia, ezarpena eta transferentzia ditu ardatz, eta arreta berezia eskaintzen die ikaskuntza malgua eta pertsonalizatua ahalbidetzen dutenei.

Zein da helburua?

Lan-lerro honen helburu nagusia da ikasteko estrategia berritzaileak ikertzea, eta gure ETHAZI ereduan integratzea, eredua balioz hornitzen dutenean, talentuaren garapena sustatzeko eta pertsonen behar emergenteei aurrea hartzeko.

Zergatik da garrantzitsua Euskadiko Lanbide Heziketarako?

Lerro hau hainbat arrazoirengatik da garrantzitsua:

  • Teknologiaren eta humanitatearen arteko interkonexioa hurbiltzen duen ikuspegia aberasten du.

  • Eraldaketa digitalaren kultura bultzatzen du.

  • Baliabide digitalak 5.0 testuinguruan aprobetxatzen ditu ikasteko esperientzia pertsonalak aberasteko, eta, hartara, ezagutzaren eraldaketa ahalbidetzeko.

  • Balioa gehitzen du elkarlaneko sareetan ezagutza sortzeko eta transferitzeko prozesuetan.

  • Ekintzara bideratutako adimen- eta pentsamendu-ereduak sustatzen laguntzen du: pentsamendu kritikoa, pentsamendu konstruktiboa, sormenezko pentsamendua, adimen emozionala, adimen sortzailea, adimen exekutiboa, besteak beste.

Prozesua

Lan-lerro honen prozesuak ikasteko estrategia eta metodologien analisia, ezarpena eta zabalkundea ditu ardatz, nagusiki ikaskuntza malgutzea eta pertsonalizatzea ahalbidetzen dutenena.

1. Analisia

  • Ikaskuntza malgutzea eta pertsonalizatzea ahalbidetzen duten ikasteko joera eta metodologia berriak ikertu eta identifikatzen ditugu, estatu mailan zein nazioartean.

  • Joera eta metodologia horien balio erantsiaren proposamena analizatzen dugu elkarlanean ikasteko ETHAZI ereduan.

  • ETHAZI ereduan integratzen dugu bai ikaskuntzaren malgutasuna bai pertsonalizazioa, betiere ereduaren zerizanari eutsiz.

2. Garapena eta ezarpena

  • Ikaskuntza malgutzea eta pertsonalizatzea ahalbidetzeko estrategiak eta tresnak ikastetxeei eta irakasle taldeei proposatzen dizkiegu.

  • Irakasleei prestakuntza eta laguntza ematen diegu lan-lerro honetan aurrera egiteko.

  • Sartutako aldaketen inpaktuaren jarraipena egiten dugu, behar denean egokitzeko.

3. Ezagutza transferitzea

  • Esperientziak eta jardunbide egokiak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeekin partekatzen ditugu.

  • Ekitaldiak eta lantegiak antolatzen ditugu arrakastaz ezarritako metodologiak ezagutzera emateko.

  • Metodologiekin zerikusia duten artikuluak eta materialak argitaratzen ditugu.

  • Hezkuntza ikertzeko eta berritzeko sareekin lankidetzan jarduten dugu.