EOP ikastaroa (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza): Matrikula Irekia
FP Euskadi ikaskuntza-eredua (ETHAZI eredua) ezartzen eta finkatzen aurrera egiteko, irakasleon prestakuntzak berebiziko garrantzia du.
Helburu horrekin, azken urteotan Tknikatik egin den bezala, Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutuak (iTlent) prestakuntza-ikastaroak eskainiko ditu 2024-25 ikasturte honetan, bai ETHAZIn hasi nahi duten irakasleentzat, baita ikaskuntza-ereduan sakondu eta eredua aberastu nahi duten irakasleentzat ere.
Ildo horretan, iTlentetik, aurten ere, EOP (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza) ikastaroa abiaraziko dugu, ereduan ezagutzarik eta/edo esperientziarik ez duten Lanbide Heziketako irakasleentzat. Prestakuntza-ikastaro honen helburua ikasgelan ETHAZI eredua ezartzen hasteko irakasleengan gaitasun berriak garatzea da.
Guztira 125 plaza eskaintzen dituen eta aldi berean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban emango den 70 orduko prestakuntza hau urrian hasiko da talde guztientzat eta jarraian azaltzen diren egun eta tokietan izango da:
TALDEA | TOKIA | ORDUTEGIA | HIZKUNTZA | IZENA EMATEKO ESTEKA |
---|---|---|---|---|
EOP1 | TKNIKA (Gipuzkoa) | 16:00 - 19:30 | Elebiduna | |
EOP2 | MENDIZABALA LHII (Araba) | 16:00 - 19:30 | Elebiduna | |
EOP3 | IURRETA LHII (Bizkaia) | 16:00 - 19:30 | Euskara | |
EOP4 | TARTANGA LHII (Bizkaia) | 16:00 - 19:30 | Gaztelania | |
EOP5 |
IMH LHII (Gipuzkoa) | 9:00 - 12:30 | Elebiduna |
Iraupena: 70 ordu
- 6 Aurrez-aurreko saio sinkronoak: 21 ordu
- Asinkronoak (ikasgelako praktikak, online jarduerak…): 49 ordu
Izen-emate epea: 2024ko irailaren 19tik - irailaren 29rarte.
Ebazpena: 2024ko urriaren 2an, izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartuta izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin.
Informazio gehiago esteka honetan: EOP 2024-2025 deialdia